Aretoa: Areto anitzak
Sustatzailea: Donostia San Sebastián Turismoa
Turismoarekin eta gastronomiarekin lotutako ehun profesional baino gehiago bildu ziren Miramar Jauregian, «Turismo eta Gastronomiaren 1. Jardunaldian. Jan, edan, bidaiatu», Donostia San Sebastián Turismoak antolatuta.
Gastronomiak bizi duen unea turismo-jardueraren ikuspegitik aztertzea zen helburua, kalitatean eta garapen iraunkorrean oinarritutako etorkizuneko estrategia garatzea ahalbidetuko duten jardunbide egokien eta esperientzien inguruan hausnartuz.