Aretoa: Hainbat areto

Sustatzailea: Eusko Jaurlaritza

Migrazioen Europako Erakundeen Elkartearen (AEMI) 2021eko Konferentzia Euskadin egin da, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak antolatuta, Miramar Jauregian.

Nazioarteko presentzia izan duen jardunaldi honetan 17 herrialdetako ordezkariek parte hartu dute, ekitaldi hibrido batean, aurrez aurreko bertaratzearekin eta streaming bidezko emanaldiarekin. Errege jangelan, azken teknologiaz hornituta, hitzaldiak eskaini dira eta zurezko gelan eta musika saloian izan dira atsedenerako eta bazkarirako agertokiak.