Aretoa: Miramar Jauregia | Palacio Miramar

Sistema Ziberfisikoei eta Adimen Artifizialari buruzko Euskal Konferentzia (BCCPS & AI) ekitaldi bakarra da, eta MSCA-RISE-2017 deialdian finantzatutako CybSPEED proiektu europarraren azken ekitaldia da.

Hala, konferentziak foro bat eskaintzen die elkartutako erakundeetako ikertzaileei beren lanak aurkezteko. Japonia, Portugal, Txile, Frantzia eta Espainiako hizlari ospetsu eta gonbidatuek parte hartuko dute.