Aretoa: Varias salas

Sustatzailea: Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Euskadin Inklusiorako II. Jardunaldiak antolatu ditu, gizarte-bazterkeriaren prebentzioaren arloan erkidego honetan garatzen diren politikei buruz gogoeta egiteko. Jardunaldian, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berriaren izapidetze parlamentarioarekin bat etorriz, V. Inklusiorako Euskal Planaren oinarrizko elementuen berri emango da. Ildo horretatik, Jardunaldiaren helburuak hiru dira funtsean:

  • Bazterturik dauden pertsonen beharrei buruz eta egoera horiei aurrea hartzeko politika egokienei buruz hausnartzea.
  • Inklusiorako zerbitzuak planifikatzeko beste esperientzia batzuk ezagutzea, gure inguruko beste lurralde batzuetan garatutakoak.
  • Inklusiorako Euskal Plan berriaren elementu estrategikoak aurkeztea.

Jardunaldian, inklusiorako zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileen iritzia eta jarrera ere jasoko dira, eta baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonekin egindako parte-hartze prozesuen emaitzak eta metodologia ezagutaraziko dira.

Arratsaldeko saioan, Lan eta Enplegu Sailak bultzatutako proiektu batzuk ere aurkeztuko dira, Inklusiorako Euskal Planean sar daitezkeenak.