Aretoa: Pabellón de Servicios

Miramar Jauregiak #IN4BTE proiektu europarraren azken hitzaldia hartu du, ASLE enpresa-elkartearen gidaritzapean. Sei herrialde baino gehiagotako gizarte-ekonomiako eragile, aditu eta enpresak bildu dituen jardunaldia formatu hibridoan egin da Donostian (alegia, pertsona batzuk bertaratuta eta beste batzuk online), eta proiektuaren emaitzak azaldu dira.

Zerbitzuen Pabiloian izan da hitzaldia, ingelesez, gaztelaniaz eta italieraz; aldibereko itzulpen-zerbitzua izan du, eta streaming bidez eman da. Ekitaldian, halaber, kafe-etenaldi bat eta lunch bat egin dituzte Petit Salon aretoan.