Aretoa: Musika Saloia

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 21 udalerri egiten ari diren lan handia aitortu nahi izan du. Udalerri horiek bat egin dute Klima eta Energiaren Alkateen Itunarekin, trantsizio energetiko eta klimatikoari tokiko eremutik ekiteko.

Musika Saloian egindako ekitaldi batean, eta Eneko Goia hiriko alkatearen ongietorriaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak aintzatespen-diploma bana eman die euskal udalerrietako alkate hauei: Abanto-Zierbena, Amurrio, Balmaseda, Basauri, Bilbo, Donostia/San Sebastián, Durango, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Ispaster, Legazpi, Mungia, Muskiz, Oñati, Portugalete, Sestao, Tolosa, Usurbil eta Vitoria-Gasteiz.