Aretoa: Hainbat areto

Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Donostiako AEG moda zikloko ikasleek moda jasangarriaren desfilearen seigarren edizioan birziklatutako jantziekin egindako diseinu berriak aurkeztu dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatzen duen Hondakinak Prebenitzeko Astearen barruan. Ikuskizuna Miramar jauregiko solairu noble osoan egin da. Desfilea Upcycling proiektuaren amaiera izan da. Proiektu horren bidez, erabilitako 3.000 kilo arropa eta ehun-hondarrak bildu nahi izan dira ikasleek jantzi berri bihurtzeko.