Aretoa: Palacio Miramar | Miramar Jauregia
Sustatzailea: JSE-EGAZ
Miramar Jauregian “Oroimen Hegoak 2022” memoriaren eta bizikidetzaren sariak banatu ziren joan den otsailean Euskadiko Gazte Sozialisten eskutik (JSE-Egaz). Agustin Ibarrola, La Oreja de Van Gogh eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa izan ziren sarituak. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia ere ekitaldian izan zen.
Musika Areto dotorea izan zen agertoki nagusia. Gainera, Miramar jauregiaren kanpoaldea, Kontxako badia bikainera begira, aukeratu zuten irabazleen talde-argazkirako.