Aretoa: Palacio Miramar | Miramar Jauregia

Martxoaren 16an egin zen Miramar Jauregian XLIII Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketak zehaztu dituen zozketa. Jauregiko Errege Jantokian antolatu zen ekitaldia.

Francisco V. Blazquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentea, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol diputatua, Goizane Alvarez Kiroletako foru zuzendaria, Martón Ibabe Donostiako Udaleko kirol zinegotzia eta edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariak izan ziren ospakizun honetako parte-hartzaileak.