Aretoa: Jangela Erreala

Jangela Errealean Espido Freire idazle ospetsuak idazkera autobiografikoari buruzko ikastaroa egin du. Uda-ikastaro hau aurrez aurre egin da, 34 parte-hartzailerekin, eta zuzenean online parte hartzeko aukera ere eskaini du, ZOOM bidez.

Ikastaroaren helburua autofikzioa, autobiografia, testigantza, egunerokoa eta memoriak zer diren eta zer zentzu literario duten definitzea izan da. Hala nola, Idaztea eta sorkuntza metodo propio bat garatzea; autofikzioari buruzko proiektu bat definitzea.

Bestalde, idazketa biografikoaren onura psikologikoak ezagutzea ere ikastaroaren funtsetako bat da. Aitortzea, obsesioak azaleatzea, oroitzapenak berreskuratzea eta bertsio pertsonalak edo minoritarioak aldarrikatzea lasaigarria dela jakitea.