EHUko Uda Ikastaroen 44. edizioak balantze oso positiboa utzi du, ezagutzaren trukerako eta gizartearen erronka nagusiei buruzko hausnarketa kritikorako topagune gisa sendotuz. 170 jarduera antolatu dira eta 14.330 parte-hartzailek gozatu dute Uda Ikastaroetako programazioaz.

Hala adierazi dute gaur Donostiako Miramar Jauregian Juana Goizueta EHUko Gipuzkoako errektoreordeak eta Idoia Otaegui EHUko Uda Ikastaroak Fundazioko (UIK) zuzendari akademikoak egindako agerraldian.

2025eko edizioak interes sozial handiko gaietan jarri du arreta, hala nola Kultura eta Artea, Gizartea, Osasuna, Hezkuntza, Zuzenbidea, Ekonomia eta Enpresa, Zientzia eta Teknologia. Era berean, bizikidetza, demokrazia, iraunkortasuna eta adimen artifiziala bezalako gaiek ikasgeletan eman diren eztabaidak zeharkatu dituzte, testuinguru sozial eta geopolitiko aldakorraren isla gisa.

Albisteak