Esperientzia paregabeen agertokia.

Miramar Jauregiak 11 areto berezi ditu, bakoitzak bere nortasun propioarekin, eta 35-190 pertsonarentzako edukiera dute. Historia, argi naturala eta ingurunea modu harmonikoan uztartzen dira, hiriaren ikuspegi enblematikoenetako baten aurrean.

Aretoak topaketa esklusibo eta intimoak nahiz formatu handiagoko bilerak eta ekitaldiak hartzeko diseinatuta daude. Jauregiaren moldakortasunari esker, neurrira diseinatutako ekitaldiak antola daitezke, kalitatea eta xehetasun guztiak zainduz.

Azken belaunaldiko teknologiaz hornituta eta zerbitzu integral baten babesarekin, ekitaldi bakoitzak funtzionaltasunaren eta berezitasunaren arteko oreka ezin hobea aurkitzen du bertan.

Izan ere, Miramar Jauregia topaketa oro mailaz igotzeko gaitasuna duen leku paregabea da.

2021-10-07T14:17:06+00:00

Jangela Erreala

Jauregiko gelarik handientsuena da begiratoki oktogonal batekin, Kontxako badiaren bista ikusgarriekin.

100 pax
2021-10-07T13:48:03+00:00

Musika Saloia

Jauregiko aretorik dotoreenetako bat eta Kontxako badiaren bista ikusgarriak.

100 pax
2021-10-07T14:19:58+00:00

Saloi Zuria

Zuria, argitsua eta dotorea, girlandaz apaindutako marko batekin eta Bista ikusgarriak.

70 pax
2021-10-07T14:34:44+00:00

Zurezko Gela

Ingeles estilokoa, zuzenean lorategira ematen du eta Kontxako badiaren bista ikusgarriak.

60 pax
2021-10-07T14:40:52+00:00

Petit Salon

Eraikin noblearen hegoaldeko hegalean dagoen espazio intimo eta lasai bat da; hegoaldeko terrazarako irteera zuzena du.

50 pax
2021-10-07T14:47:19+00:00

Liburutegia

Garai batean jauregiko liburutegia izandako gela izaera klasiko eta dotoreagatik nabarmentzen da, hegoaldeko terrazarako zuzeneko irteerarekin.

25 pax
2021-10-07T14:50:36+00:00

Hall-a

Korridorera arku banaz irekia, solairu noblearen banatzaile nagusia da.

60 pax
2021-10-07T15:10:46+00:00

Santa Klara

Argiztapen natural bikaina du, eta Kontxako badiaren eta izen bereko uhartearen bista ikusgarriak.

100 pax