Miramar Jauregia izango da urtero Musikenerekin elkarlanean egiten den Interprete Gazteen Zikloaren egoitza.

Aurten ere, Musika Hamabostaldiak interprete gazteei eskaintzen dien atala aukera ezin hobea izango da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak egiten duen lanaren kalitatea zuzenean egiaztatzeko.

Interprete Gazteen Zikloak bakarlari eta ganbera-talde gazteei euren talentua erakusteko aukera emango die. Laia Barbera harpa-jotzaileak, Trio Sostenuto hirukoteak, Quintoniks boskoteak eta Raúl Perez saxofoi-jotzaileak emango dituzte kontzertuak, abuztuaren 16tik 19ra.

Albisteak