Miramar Jauregiak #IN4BTE proiektu europarraren azken hitzaldia hartu du, ASLE enpresa-elkartearen gidaritzapean. 6 herrialde baino gehiagotako gizarte-ekonomiako eragileak, adituak eta enpresak bildu dira, hitz egiteko eta langileei jabetza transmititzeko prozesuei balioa emateko.

IN4BTEren azken jardunaldia Donostian egin da formatu hibridoan (alegia, pertsona batzuk bertaratuta eta beste batzuk online), eta proiektuaren emaitzak azaldu dira. Europako erakundeetako eta erakunde koordinatzaileetako ordezkariek ere parte hartu dute eztabaidan eta informazio- eta ezagutza-trukean.

Albisteak