Kursaal Zentroak Miramar Jauregiaren eta Kursaal Kongresu Jauregiaren 2021eko ekonomia- eta jarduera-balantzea aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan.

Miramar Jauregiaren jarduera nagusia bileren segmentua da. 2021ean 155 ekitaldi egin dira, 5.728 parte-hartzailerekin. Iaz egindako kongresuen artean aipatzekoa da Europako Migrazio Erakundeen Elkartearena (AEMI). 2022rako aurreikuspenari dagokionez, besteak beste, BCBLk antolatutako International Conference on Interdisciplinary Advances in Statistical Learning eta Duisburg-Essen Unibertsitateak sustatutako New Frontiers in Non-equilibrium Dynamics in Condensed Matter Congress daude programatuta.

Joan den urtean, 2021-2024 aldirako Plan Estrategikoa egin eta onartu da. Plan horrek datozen lau urteetarako ardatz estrategiko nagusiak ezarriko ditu. Estrategia horren barruan, Miramar Jauregiak identitate korporatibo berri bat estreinatu zuen, eta ibilbide berri bati ekin zion, Kursaal Zentroko lantaldearen kudeaketa eta esperientziaren pean, jauregiak kongresuen eta konbentzioen esparruan duen posizionamendua sendotzen laguntzeko.

Prentsaurrekoa deskargatu. 

Albisteak